XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

31. ENGRANAIA ZUZENEAK.

1. OINARRIAK.

Bi ardatz paraleloren artean higidura transmititzeko normalean uhel sistema erabiltzen da (31.1 Irudia), baina bi ardatzak hurbil baleude marruskadur gurpilak beharko lukete haien ordez (31.2 Irudia).

Transmititu behar den esfortzua handia denean azkeneko sistema honek ez du balio gurpil bat bestearekiko irristatu egiten delako.

Irrista ez daitezen azalak koskaz (hortzez) betetzen zaizkie, gurpil baten hortza besteko hutsunean sar dadin (31-3 Irudia).

Hortzak elkar ahokatzen horztun gurpil bikoteari engranaia deitzen zaio, gurpil txikienari pinoia eta handienari gurpila besterik gabe.

Lehen zirkunferentziak / irudia.

Engranaia arruntak urtuzkoak nahiz altzairuzkoak egiten dira.

2. ENGRANAIEN SAILKAPENA.

Engranai mota garrantzizkoenak hauk dira: - Engranaia zuzenak (31.4 Irudia).

Azalaldean bira ardatzekiko paralelo hortzak tailatuta dituzten diska zilindrikoak dira.

Engranai zuzenak ardatz paralelo artean higidura transmititzeko erabiltzen dira.

- Engranai helikoidalak (31-5, 31.6 irudiak).

Azalaldean hortz helikoidalak tailatuta dituzten diska zilindrikoak dira.

Ardatz paralelo artean edo gurutzatzen direnen artean higidura transmititzeko erabiltzen dira.

Engranaia zuzenek baino ibiliera leunagoa dute.

- Torlojo amaigabedun engranaia (31.7 Irudia).

Engranaia helikoidalen aldaera bat baizik ez da, pinoiak (torlojoak) hortz bat bi edo hiru dituela (kasu honetan gidari deitzen zaio).

Higidura transmititzeko dira, bira abiadura asko txikitu nahi denean, eta ardatzak gurutzatzen direnean.

- Engranaia koniko zuzenak (31.8 Irudia).

Saihets azalean kono motzaren generatritzen eran tailatuta hortz zuzenak dituzte.

Elkar jotzen duten ardatzen artean higidura transmititzeko erabiltzen dira.

Aipatutako engranaiez gainera badira beste batzu eginkizun berezitarako.

3. Engranaien terminologia.

Engranaia batetan berezi behar diren elementuak hauk dira: - Lehen zirkunferentziak.

Elkarren tangente diren bi zirkunferentziak, hortzen ordeko marruskadur gurpilei dagozkien neurritakoak dira.

Lehen zirkunferentziak abiadura tangentzial berdina dute (31.3 ir.).

- Lehen diametroa (d).

Lehen zirkunferentziari dagokion diametroa da berau (31.9 ir.).